NOR GARA?
Lau mendez atzera joan beharko ginateke Errotxapeako
Jaiei buruzko informazioa aurkitu nahi badugu eta, horrekin batera,
lehenengo Jai Batzodekoa. Garai horietatik, XVII. mendetik , Errotxapeako
jendeak jadanik arazoak ematen genizkion Udaletxeari.
XVIII. Mendean zehar festak antolatzeko baimena
askotan eskatu zen , eta lortzen zenean, beti zetozen mehatxuz
beteta. Ezaguna egiten zaizue egoera hau ? … Ikusten duzuenez,
denbora asko pasatu da baina gauzak ez dira gehiegi aldatu.
“...Prohibición de que dichas fiestas
patronales tengan duración de más de un día
bajo multa de veinte libras“.
Zerbait gertatu omen zen mende horretan XIX.
Mendearen hasieran Udaletxeak baimenak emateari utzi ziolako.
Momentu horretan festak Arriasko enparantzan ospatzen hasi ziren.
Leku zabala zenez eta Iruñearen ondoren kokatuta zegoenez,
jaiak izugarrizko gorakada jaso zuten.
Hasieran ekitaldirik garrantzitsuenak “
Colación” bilketa auzoan zehar eta Larrain dantza
ziren, Magdalenako nekazariekin izaten zen harreman tradiozionala
ahaztu gabe.
Iparraldeko tren geltokia inaugurazioarekin batera
XIX. mendean jaiak auzoaren beste zonaldetara zabaldu ziren bi
gune sortzen. Lehenengoa Errotxapea zaharrean non maiordomoen
hautaketa eta Kolazioaren bilketa mantentzen zen eta bestea geltokiaren
ondoan. Azken honetan dantzaldia egiten zen.
Gerra eta posgerraren garain jaiak bertan behera
gelditu ziren eta gero, denbora gutxitan, dantzaldia Placidoren
“tabernikan” hasi zen egiten. Hortik aurrera dantzaldia
behin eta berriro lekuz aldatu da : Arriasko plazan, Geltokian,
Corrales del gas... Bazen gauza bat inoiz ez zena aldatzen: musikariek
erabiltzen zuten orga.
“Garai berriekin” batera debekuak
berriro agertu ziren zeren eta alkate jaunaren aburuz Iruñeak
zaindariaren jaiak bazituela eta ez zuela gehiagorik behar.
60. hamarkadaren inguruan berriro dantzaldia
hasi zen egiten kasu honetan “ El Salvador”eko 1.
fasean – Basajaun tabernaren ondoan - beste lekuekin tartekatuz
( Oscoz multzoa ).
Jaietarako 80. hamarkada ez zen ona izan eta
egon zen urteren bat jaiak ez zirela ospatu.
Gaur egun, abuztutik ekainera pasatzerakoan
jaiak indarberritu nahi dira eta ematen du bide onetik goazela.
Denborarekin asko aldatu dira gauzak eta Jai
Batzordea kolektibo askoz osatuta zegoen garai horiek pasatu egin
dira iadanik. Gaur egun Batzordean aritzen garen gehienok borondatez
egiten dugu lan eta gutxi batzuk kolektibo baten izenean gaude.
Gure funtzioa kolektibo,elkarte eta laguntzaileen lana koordinatzea
da ekitaldi kultural eta jaiak prestatzeko. Asteartero biltzen
gara “Carbonilla”-n arratsaldeko 8 etan. Hemendikan
animatzen zaituztegu parte hartzera.